Gure hirugarren taldeak bi eta bat irabazi dio Gernikari gaur goizean Zubietan, partidaren zati handi batean hamarrekin jokatu arren. Dena gaizki atera zaie txuri-urdinei lehen zatian. Kanpokoek, Etxaberen bidez, gipuzkoarren despiste bat baliatu dute markagailuan aurrea hartzeko. Aukera gutxi lehen berrogeita bost minutuetan, eta gainera hamar jokalarirek geratu da Real C Carbonellek txartel gorria ikusi duenean azken txanpan.
Baina jokalari bat gutxiagorekin egon arren, txuri-urdinak hazi egin dira, eta markagailuari buelta eman diote. Karrikaburuk, erremate gurutzatu batekin eta pase sakon bat aprobetxatu ondoren, norgehiagoka berdindu du. Handik minutu gutxira, Karrikaburuk berriro ere bigarren gola egin du. Txuri-urdinen garaipen izugarria, partidari buelta eman eta amaierara arte hamar jokalarirekin egonda sufrituz. Jaitsieratik gero eta gehiago urrundu eta sailkapenaren erdian jartzeko balio duten hiru puntu. Datorren astean Beasaini egingo diote bisita.
Fitxa teknikoa:
Real C: Marrero, Carbonell, Elosegi, Sukia, Zoilo, Valtierra (Begiristain, min. 77), Turrientes (Regil, min. 46), Sanchez (Crotto, min. 46), Martin, Galarreta, Karrikaburu.
Gernika: Altamira, Gandiaga, Iker, Hugo, Jagoba (Asier, min. 55), Cristian (Alday, min. 74), Urtzi, Pacheco (Pradera, min. 81), Gondra, Entzi, Etxabe.
Golak: 0-1: Etxabe, min. 11; 1-1: Karrikaburu, min. 65; 2-1: Karrikaburu, min. 71
Epailea: Diaz Mendez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Jagoba, Iker, Pacheco eta Urtziri. Etxeko Carbonelli txartel gorria erakutsi dio (min. 41).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin