Belar hockeyko gure taldeak zazpi eta bat irabazi dio FC Barcelonari gaur eguerdian Zubietan. Txuri-urdinak garaipen sendo batekin itzuli dira geldialditik. Nahiz eta katalanak aurretik jarri diren zoritxarreko gol batekin, donostiarrek markagailua irauli dute Lara Pampinek bi aldiz eta Laura Garatek egindako golei esker, atsedenaldira bi goleko abantailarekin iristeko.
Gipuzkoarrek maila berean jarraitu dute hirugarren laurdenean eta hiru gol gehiago egin dituzte Laura Garate, Sara Puglisi eta Julene Sanchezen eskutik. Azken laurdenean, Puglisik beste gol bat egin du eta neurketa 7-1arekin amaitu da. Horrela, Realak garaipen handia lortu du lehiaketara itzuleran hiru hilabeteren ondoren eta sailkapeneko bosgarren postura igo da. Datorren astean UD Taburiente bisitatuko dute hasiera onari jarraipena emateko asmoarekin. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin