REAL SOCIEDAD - COSTA ADEJE TENERIFE (LARUNBATA, 12:00)

Garaipenaren bidean jarraitu

Larunbat honetan, 12:00etan, Realak Costa Adeje Tenerife hartuko du Zubietan. Partida honek pizgarri berezia izango du talde kanariarrak ez baitu golik jaso jokatu diren bost jardunaldietan, gauzak horrela, defentsa sendoenetarikoa duen talde batean bihurtuz.

Txuri-urdinak konfiantza handiz iritsiko dira hitzordura, azken irteeran FC Levante Badalona Women 0-2 menderatu baitzuten. Garaipen horrek ligako hasiera onenetarikoa izan duten taldeen artean kokatu ditu donostiarrak. Hala ere, ez da neurketa erraza izango, Costa Adejek ez du golik jaso orain arte, eta horregatik, funtsezkoa izango da Reala aukerak sortu eta une oro kontzentrazioa mantentzea.


BIGARREN TALDEA
Aitor Resenderen jokalariek, A Coruñara bidaiatuko da igande honetan, urriaren 5ean, 17:00etan, Ciudad Deportiva Abegondon Deportivo Abanca B-ren aurka jokatzeko.

Donostiarrek segidako bigarren garaipena eskuratu dute eta orain helburu garbi batekin doaz Galiziara: dinamika positibo horri eustea. Aurkariak esperientzia eta tradizio handia du emakumezkoen futbolean, baina txuri-urdinek zelai gainean erakutsi nahi dute hazten ari direla eta lehiatzeko gaitasuna dutela. 


Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!