REAL SOCIEDAD 2-0 SARDINERO HC

Garaipenaren bidera itzuli dira Zubietan

Belar hockeyko gure taldeak Sardinero Hockey Cluben aurka irabazi du (2-0) Zubietan. Txuri-urdinek partida bikaina jokatu dute, hasieratik nagusituz eta defentsan sendo arituz. Gipuzkoarrak indartsu hasi dira eta, zenbait abagune arriskutsuren ondoren, Luciana Molinak markagailua ireki du bigarren laurdenean, penalti korner baten bidez..

Bigarren zatian, donostiarrek berdin jarraitu dute eta neurketa erabakita uztea bilatu dute. Eta beste penalti korner baten ondoren, Luciana Molinak bere bigarren gola lortu du partidaren amaieran. Merezitako garaipena eta talde osoaren lana bikaina. Datorren astean RC Polo hartuko dute berriro Zubietan. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!