Sansek bana berdindu du Lugoren aurka Zubietan gaur arratsaldean. Gure filialak puntu bat lortu du Azkuneren gola sartu eta gero; hala ere, kanpoko taldeak bigarren zatian bere jokoa hobetu du eta norgehiagoka berdindu du.
Jokoaren lehen minututik, Sansek bere estiloari leial jokatuz, baloia izan du arriskuko jokaldiak sortzeko asmoarekin. Talde txuri-urdinak hainbat aukera izan ditu, hala nola Eder Garciarena, area kanpotik jaurtiketa batekin gola bilatu duena. Etxekoen nagusitasunaren arren, kanpoko taldeak abagune argia izan du Torradoren jaurtiketarekin. Hainbat sailakera eta gero, 29. minutuan, Azkunek killer sena aprobetxatu du Gotik ateratako kornerra errematatzeko. Sartutako golaren ostean, gipuzkoarrek baloiaren jabetzarekin jarraitu dute, baina ez dira gol aukera argi gehiago sortzeko gai izan.
Aldageletatik igaro ostean, Lugok beste martxa bat hartu du eta baloi jabetza gehiago izatea lortu du. Hala ere, bigarren zatiko lehen 20 minutuetan ez dute arrisku aukerarik izan. Sanseren aukera arriskutsuena zelai erditik Gorrotxategik egindako jautrtiketa bat izan da. Defentsaren ahaleginak ahalegin, Cortesek erdiraketa bat errematatzea lortu du 1-1ekoa jartzeko. Azken minutuetan, bi taldeak gola lortzen saiatu dira, eta azken txanpa joan-etorrian bihurtu dute, baina markagailua ez da mugitu.
Sansek beste berdinketa bat lortu du, nahiz eta markagailuan aurrea hartu. Hurrengo asteburuan Bartzelonara joango dira UE Cornellaren aurka jokatzeko eta hiru puntuak lortzeko asmoz. Aupa Sanse!
Ficha teknikoa:
Sanse: Ayesa, Aramburu, Martín, Cantero, Agote (Balda, min. 62), Gorrotxategi, Peru Rodríguez (kap.), Eder García (Lebarbier, min 73), Goti (Dadie, min 92), Fiabema (Ochieng, min. 73) eta Azkune (Orobengoa, min. 62)
CD Lugo: Macedo, Johaneko, Abdulai, Victor Cruz (kap.), Morgado, Javier Vázquez, Aguza, Torrado (Aranda, min. 46), Jozabed Sánchez, Cortés eta Fuentes (Antonetti, min. 73).
Golak: 1-0: Azkune, min. 29; 1-1 Cortés, min 82.
Epailea: Usón Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Peru Rodríguezi eta kanpoko Torredo, Macedo eta Abdulairi.