Martxan da belar hockeyko gure taldea. Jorge Perezek zuzentzen duen taldea orain dela egun batzuk hasi zuen bere aurredenboraldia. Aurtengoa inoiz baino luzeagoa izango da, liga txapelketa azaroan hasiko baita Preolinpikoa jokatu behar baitu espainiar selekzioak (urriaren 25etik azaroaren 3ra).
Denboraldi honetarako zenbait nobedade izango dira. Fitxaketa berria dago, Federica Carta, 19 urteko italiarra. Selekzio nagusiarekin ari da eta aurrelari bezala jokatzen du. Lehen taldera ere lau jokalari gazte igoko dira bigarren taldetik. Realeko Lucia Casado eta Ainhoa Huegun eta Santo Tomas Lizeoko Jone Alba eta Ekintzako Laura Garate.
Bestalde, hondoko jokalariek ez dute Realean jarraituko: Itxaso Sanchez, Patricia Maraña, Ainhoa Belzunegi, Maite Telleria eta Elisabetta Pacella. Realak eskertu egin nahi die guztiei Klubean egondako urteetan erakutsitako konpromiso eta esfortzua eta onena opa die bere etorkizunerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin