SANSE 0-1 MIRANDES

Gehiago merezi izan dute

Vídeo

Sansek huts eta bat galdu du Mirandesen aurka, talde honetako liderra dena momentuz. Aitor Zulaikaren mutilek gehiago merezi izan dute puntu bat behintzat lortzeko.

Txuri-urdinak dena ematera atera dira neurketara. Gainera, aukerarik argiena bigarren minutuan sortu dute. Eskuin hegaletik zentro bat jarri eta Olaizolak baloia kanporuntz bidali du desbideratuta, atezainaren aurreran bakarrik zegoenean. Hortik minutu gutxira kanpokoek erantzun dute, area barruan jaurtiketa bat burutuz baina Zubiaurrek arriskua aldentzea lortu du. Gipuzkoarrek hiru aukera ia jarraian izan dituzte Mirandesen atearekiko. Lapeñak sortu du lehenengoa falta jaurtiketa batekin, kanporuntz joan dena gutxigatik. Olaizola izan da hurrengoa jaurtitzen. Sangallik beste aukera nahiko argia izan du area kanpotik jaurti ondoren, baina atezainak baloia arrapatu du. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldi arriskutsua Borja Sanchezek sortu du. Zubiaurrek bikain erantzun du baloia urrunduz.

Bigarren zatian Sansek neurketaren nagusitasunarekin jarraitu du, baina aukera gutxiago sortuz lehenengo zatiarekin konparatuz. Celorrio saiatu da gola sartzen buruz hasi eta berehala, baloia kanpora bidaliz. Olaizolak, baloi geldiko jokaldi batean, gertu izan du gola. Hogei minuturen faltan Mirandes aurreratu da markagailuan. Rahmanik Zubiaurreren aurrean gelditu ondoren baloia barrura bidali du. Jokaldiaren hasieran Sanzi falta egin diotela zirudien. Gol honen ondorioz, kanpokoak atzean itxi dira eta Sansek beste pauso bat eman du aurrera. Gainera, Roberto Lopezek bi txartel hori ikusi ditu eta kanpokoek hamar jokalarirekin jokatu dute azkeneko minutuetan. Falta horretan Lapeñak izan du azkeneko aukera, falta zuzen batean, baina langak saihestu du gola.

Beraz, Sansek neurketa bat galdu du hamaika neurketaren ostean. Nahiz eta emaitza hau lortu, txuri-urdinek playoffetako postuetan jarraituko dute jaurdunaldi honen ondoren. Hurrengo astean Sporting de Gijon B-ren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Gorostidi, Sanz (Calvillo, min., 89), Sangalli, Capilla, Olaizola (Sola, min. 79), Celorrio (Davila, min. 79).

Mirandes: Reguillos, Paris, Prieto, Andreu, Kijera, Romero (Undabarrena, min. 70), Roberto Lopez, Igor (Rahmani, min. 59), Borja, Llorente, Cervero (Gila, min. 88).

Gola: 0-1: Rahmani, min. 69

Epailea: Muñoz Piedra. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand, Zubiaurre eta Solari eta kanpoko Kijera, Prieto eta Andreuri. Kanpoko Roberto Lopez kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 84).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!