Gure emakumezkoen filialak banako berdinketa batekin estreinatu du liga Atlético de Madrid C-ren aurka Wanda Alcalá de Henares kirol hirian. Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik eta aurrea hartu dute markagailuan Soroak korner batean egindako golarekin. Atsedenalditik bueltan, Realak jaun eta jabe izaten jarraitu du eta hiru aukera paregabe izan ditu bigarrena sartzeko, baina ez dute asmatu eta madrildarrek aprobetxatu egin dute beren lehen abagunean berdinketa lortzeko. Hortik aurrera, gipuzkoarrak berriro aurretik jartzen saiatu dira hainbat iritsiera arriskutsurekin, baina azkenean puntu bat lortu dute ligako talderik zailenetako baten etxean. Pena, gehiago izan zitekeen eta. Nahiz eta garaipena ez lortu, txuri-urdinek sentsazio oso onak utzi dituzte beraien estreinaldian. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Athleticen bigarren taldearen aurkako derbi batekin.
Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid C: Canales, Cuesta (Barrena, min. 46), Alonso, D. García (Guisado, min. 79), A. Gómez (A. Álvarez, min. 65), N. Sánchez (Calero, min. 46), L. Hernández, Rubio, De las Sías (Iglesias, min. 79), Alonso eta Norniella.
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste, Soroa, Azpirotz (Murillo, min. 79), Zunzunegi (Casamayor, min. 79), Chacón (Etxeberria, min. 79), Losada, Isasisasmendi, Aranburu, Carrera (El Amraoui, min. 69) eta Arrondo (Etxarte, min. 69).
Golak: 0-1: Soroa, min. 37; 1-1: De las Sías, min. 53.
Epailea: Judith Barcala Salcedo. Txartel horia erakutsi die etxeko Rubiori eta kanpoko Carrerari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin