SARREREN SALMENTA AKTIBATU DA 2025a AMAITU ARTE

300 pertsona inguru bazkideak egin dira

Realaren emakumezkoen futbola hasiera bikaina oparitzen ari zaigu. Beti hobetzeko tartearekin, bere errendimendua hain handia denez, bere partidekiko interesa hazten ari da, bereziki etxean, duela gutxi estadioa estreinatu baitzuten. Horren erakusgarri dira emakumeentzako txartel esklusiboa duten 300 pertsona inguru.

Sarreren salmenta aktibatuta urtea amaitu arte

Sakatu hemen zure sarrerak erosteko.

Eibarren garaipena lortu ondoren, emakumezkoen taldeak aste honetako geldialdia aprobetxatuko du Zubietako hurrengo partida handia mimoz prestatzeko. FC Barcelona liderrak eta partidarik galdu gabeak igandean, azaroak 2, egingo digu bisita 16etatik aurrera. Partida zorrotza eta handinahia, sarrerak eskuragarri dituena.

Aktibazio horretaz gain, urtea amaitu arte etxean jokatuko ditugun partida guztietarako sarrerak ere salgai jarri dira. Aurkariak FC Barcelona (azaroaren 2an, 16:00etan), Athletic Club (azaroaren 16an, 12:00etan), Anoetan jokatuko den derbia, Alhama CF eta RC Deportivo izango dira.

Txartel esklusiboaren abantailak

Bestalde, lerro hauen azpian, gure emakumezkoen futboleko bazkide egiteko tarifak eta abantailak gogorarazten dizkizugu. Gogoratu behar da, A mailako partidak kontuan hartuta (FC Barcelona, Real Madrideeta Athletic Club), ia konpentsatu egiten dela urteko txartel baten zenbatekoa.







Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!