Real C-k garaipena lortu du San Ignacio taldearen aurka (2-3) gaur arratsaldean Los Astronomosen. Txuri-urdinak hasieratik izan dira nagusi. Lehen gola hasi eta minutu gutxira iritsi da. Garitaonaindiak sartu du. Bigarren zatian, donostiarrek jokoa kontrolatzen jarraitu dute eta Ibai Agirrek abantaila handitu du. Handik gutxira, Jakes Gorosabelek partidako hirugarrena sinatu du gipuzkoarrentzat. Hala ere, etxekoek Julen Castilloren bi golekin aldeak murriztu dituzte. Gasteiztarrek berdinketa bilatu dute, baina txuri-urdinek garaipenari eutsi diote sailkapenean pauso bat aurrera emateko. Hurrengo jardunaldian hiru puntuak bilatuko dituzte etxean Portugaleteren aurka.
Fitxa teknikoa:
CD San Ignacio: Iván, Díaz de Mendibil, Urbina, Testy, Sugoi (Julen Castillo, min. 67), Ormazabal, Euken (kap.) (Mikel Bueno, min. 86), Beñat, Arana, Iriondo (I. Fernández, min. 67) eta Enaitz (Oviawe, min. 55).
Real C: Tompa, Peral (Segurola, min. 75), Ruiz de Illa, Oleaga (I. Ferrer, min. 69), Calderón, Sáenz, I. Aguirre (Shuaib de Souza, min. 69), Ayo (kap.), D. López, Garitaonaindia (Samuyiwa, min. 60) eta J. Gorosabel (Larralde, min. 75).
Golak: 0-1: Garitaonaindia, min. 11; 0-2: I. Aguirre, min. 52; 0-3: J. Gorosabel, min. 57; 1-3: Julen Castillo, min. 74; 2-3: Julen Castillo, min. 83.
Epailea: Zannouti Maaroufi. Txartel horia erakutsi die etxeko Urbina, Julen Castillo eta Ivani eta kanpoko Ayo, I. Aguirre, Calderón, Garitaonaindia, Tompa, J. Gorosabel eta I. Ferreri. Kanpoko Samuyiwari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 91).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin