LEVANTE UD - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 18:00)

Gehiago nahi dugu

Realak Levante UDren aurka jokatuko du igandean, 18:00etan. Deportivo Alavesen aurka lortutako garaipenaren ondoren, donostiarrak gogotsu irtengo dira zelaira. 

Natalia Arroyorenak, berriz ere, aurkariaren atearen aurrean une oro aprobetxatzen duen taldea dela erakutsi du aurreko neurketan sei gol eginez. Berriro ere garaipena dastatu dute, baina erabat gorabeheratsua izan zen norgehiagoka. Ondo eginda zegoena leuntzeko eta akatsak hobetzeko aprobetxatu dute astea.

Valentziarrei dagokienez, denboraldi bikaina egiten ari dira, aurreko denboraldian txuri-urdinek egin zutenaren antzekoa izaten ari da, beraz, arerio handia izango da. Realak bikain egin beharko ditu gauzak hiru puntuekin itzuli nahi badu.

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!