AFC BOURNEMOUTH 1-2 REAL SOCIEDAD

Gehiagora

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du Vitality Stadiumean Bournemouthi bat eta bi irabazi ostean. Beste proba on bat Premier Leagueko talde baten aurka aurredenboraldiko azken asteari aurre egin aurretik.

Txuri-urdinak martxa bat gehiagorekin irten dira partidara eta hamar minutuak bete baino pixka bat lehenago aurrea hartu dute markagailuan. Braisen sakoneko pasea, Carlosen erdiraketa eta Merinoren ezkerkada, markagailua irekitzeko. Zubimendik oso gertu izan du bigarrena bigarren zutoinean egindako erremate batekin, baina atezainak eragotzi egin du. Ingelesek hobera egin dute minutuek aurrera egin ahala, eta atsedenaldira iritsi aurretik berdinketa lortzeko aukera izan dute Solankeren bitartez. Aurrelariak bi gol aukera on izan ditu, baina bietan Remirok aukera hori saihestu du.

Bigarren zatian, eta berriro hamar minuturen buruan, aldeak handitu dituzte txuri-urdinek, Braisek falta jaurti eta Zubeldiak bigarren zutoinean egindako erremateari esker. Barrenetxea, lesio larriaren osteko lehen minutuetan, gol ikusgarria sartzear izan da eskuinkada indartsu batekin, baina Travers atezainak eragotzi du. Azken txanpan eta bigarren zatiko etxekoen arrisku aukera bakarrean, Stanislasek aldea murriztu du, baina txuri-urdinen garaipenak ez du ihes egin. Reala oso serio eta sendo agertu, bere bertsioa gero eta gehiago hobetuz.

Gipuzkoarren prestakuntzak aurrera jarraitzen du, aurredenboraldiko azken asteari aurre egingo baitiote. Hitzordu bikoitza datorren ostiralean udako partidekin amaitzeko: goizean Zubietan Eibarren aurka eta arratsaldean Lasesarren Athletic Cluben aurka.

 

Fitxa teknikoa:

AFC Bournemouth: Travers, Smith (Stacey, min. 74), Hill, Mepham, Kelly, Zemura, Lerma, Cook (Billing, min. 57), Anthony (Moore, min. 57), Christie (Stanislas, min. 74) eta Solanke.

Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel (Sola, min. 64), Zubeldia (Aritz, min. 64), Le Normand (Pacheco, min. 64), Rico, Zubimendi (Guevara, min. 46), Illarra (Turrientes, min. 40; Olasagasti, min. 64), Merino (Take, min. 64), Cho (Navarro, min. 40; Barrenetxea, min. 64), Brais Mendez (Martín, min. 64) eta Carlos Fdez (Karrikaburu, min. 64).

Golak: 0-1: Merino, min. 9; 0-2: Zubeldia, min. 56; 1-2: Stanislas, min. 81

Epailea: Michael Salisbury. Txartel horia erakutsi dio etxeko Smithi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!