Partida gogor bat jokatu ondoren, Realak Levante UD taldeari aurre egingo dio bihar 19:00etan, maila handiko norgehiagoka batean.
Zubietara hurbiltzen diren zaleek norgehiagoka handi batez gozatu ahal izango dute. Natalia Arroyok prentsaurrekoan adierazi duenez, “Goian egon nahi badugu, argi dago arerio horien aurrean erantzun behar dugula. Azkenean, urte asko gauzak ondo egiten daramatzaten taldeak eredu izan behar ditugu.”
Real Betis Féminas taldearen aurkako exigentzia handiko neurketa bat jokatzetik iritsiko da Reala eta bigarren garaipena lortu nahi dute jarraian.
Levante UD taldea, berriz, etsai gogor baten aurrean berdintzetik dator eta berriro ere hiru puntuak batzeko helburua izango du. Txuri-Urdinek, garaipena lortu ahal izateko, gogor irten beharko dute lehen minututik.
Aurrera Reala!