UD LOGROÑES 3-1 SANSE

Gehiegizko zigorra

Sansek 3-1 galdu du Las Gaunasen Logroñesen aurka. Zigorra gehiegizkoa izan da zelaian ikusi dena kontuan hartuta.

Neurketaren hasiera oso ona izan da kanpokoentzat, jokoa kontrolatuz eta baloiaren jabetza mantenduz. Etxekoen lehenengo jokaldi arriskutsuan, aldiz, iritsi da gola, Raycorena hain zuzen ere. Jokalari horrek eskuratu du Logroñesentzat bigarrena, beraien bigarren iritsieran. Sansek jarraitu du partidaren menderatuz, baina emaitza horrekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian, kanpokoak gertu izan dira lehenengo gola lortzeko taldearentzat. Sanse hobeto jokatzen ari zenean, nahiz eta markagailuan beheran egon, Logroñesen hirugarren gola iritsi da, Marcos Andrerena. Merquelanzen zuzeneko falta batean lortu dute kanpokoek gol bakarra, 74. minutuan. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute azkeneraino, baina arrakasta handirik gabe.

Emaitza honekin, Sanse bosgarren postuan mantentzen da sailkapenean. Astearte honetan Leioa jasoko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

UD Logroñes: Miguel, Miguel Santos, Caneda, Ramiro, Paredes, Cesar Remon, Carles Salvador, Ñoño (Carlos Garcia, min. 76), Rayco (Sotillos, min. 84), Arnedo, Marcos Andre (Espina, min. 70).

Sanse: Garrantxo, Alex, Le Normand, Ugarte, Muñoz, Sanz, Gorostidi (Saenz, min. 70), Muguruza (Calvillo, min. 83), Capilla, Merquelanz, Olaizola (Jauregi, min. 59).

Goles: 1-0: Rayco, min. 24; 2-0: Rayco, min. 30; 3-0: Marcos André, min. 64; 3-1: Merquelanz, min. 74

Árbitro: Calderiña Pavon. Txartel horia erakutsi die etxeko Miguel Santos, Ramiro eta Raycori, eta kanpoko Ugarte, Jauregi eta Alexi.

Imanol Alguacil: “Taldeak aurpegia eman du”

Honela baloratu du neurketa Imanol Alguacilek: “Ondo hasi dugu partida, batez ere lehenengo 20 minutuetan. Lehenengo iritsieran gola egin digute. Horrek mina egin digu, eta hortik gutxira bigarrena lortu dute. Beraiek ondo elkartu dira, gola eskuratzeko gertu egon gara, baina ez dugu egin eta hirugarrena eskuratu dute. Taldeak aurpegia eman du. Bigarrena lortu izan bagenu gauzak aldatu izango lirateke, baina emaitza handiegia izan da. Orain hurrengo partidan pentsatu beharra dago”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!