SANSE 2-0 UD LOGROÑES

Geldiezinak

Vídeo

Sansek merituzko garaipena lortu du Zubietan gaur arratsaldean UD Logroñesen aurka, bi eta huts irabazi ondoren. Emaitza honekin, txuri-urdinak hirugarren postuan mantentzen dira beste jaurtinaldi batez.

Gipuzkoarrak nagusi izan dira lehenengo zatian, batez ere lehenengo hogei minutuetan. Bigarren minutuan Olaizolak baloia langara bidali du eskuin hegaletik ateratako korner batean. Sanzek, bere aldetik, berriro ere zutoinean jo du jaurtiketa area kanpotik burututako jokaldi batean. Errioxarrak ez dira Zubiaurreren atera hurbildu hogeigarren minuturarte. Le Normandek gertu izan du gola estrategia jokaldi batean. Aukera gutxi izan dituzte Imanol Alguacilenek baina izan dituzten oso argiak izan dira. Golek, aldiz, itxaron egin izan behar dute bigarren zatiraino.

Norbaitek gola eskuratzen bazuen asko izango zuen irabazita. Eta hori izan da gertatu dena azkenean. Muguruzak txuri-urdinak aurreratu ditu markagailuan bigarren zatiko hamabosgarren minutuan Guevararen pase bikain baten ondoren. Kanpoko Paredes kanporatu egin du epaileak hortik gutxira, eta horrek neurketa erabaki du. Baina kanpokoek neurketako aukerarik argiena izan dute area barruan errematatu ondoren jokaldi bat, baina Zubiaurrek arriskua kornerrera aldentzea lortu du. Gorosabelek, bere aldetik, bigarrena gertu izan du baina bere baloiak zutoinean jo du hirugarren aldiz Sanserentzat partida osoan. Azkenean, Calvillok sartu du bigarren gola kontraeraso bat aprobetxatu ondoren. Kanpokoak, gainera, bederatzi jokalarirekin amaitu dute Raycoren lesioaren ondorioz.

Hiru puntu gehiago gehitzen dituzte Imanol Alguacilen mutilek. Hurrengo astean Leioaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz (A. Sola, min. 82), Guevara, Sanz, Muguruza, Capilla, Olaizola (Calvillo, min. 73), Davila (Celorrio, min. 57).

UD Logroñes: Miguel, Alejandro, Cesar, Ramiro (Iñigo, min. 12), Paredes, Cesar Remon Rubén, min. 71), Carles, Asencio (Pablo, min. 84), Rayco, Alvaro, De Sousa.

Golak: 1-0: Muguruza, min. 62; 2-0: Calvillo, min. 84

Epailea: Bueno Prieto. Txartel horia erakutsi dio etxeko Gorosabeli eta kanpoko Alejandrori. Gainera, kanpoko Paredes kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!