MILLWALL FC 3-3 REAL SOCIEDAD

Geroz eta gertuago

Vídeo

Realak asteburu honetan aurreikusita zituen lagunarteko partidetako bigarrena jokatu du arratsalde honetan. Txuri-urdinek hiruna berdindu dute Millwall F-ren aurrean, datorren astean Championshipa hasiko duen eta garai honetan prestaketa handiagoa duen talde bat. Denboraldiaren hasiera, geroz eta gertuago

Etxekoek aurrea hartzeko aukera izan dute hasi eta minutu gutxira penaltiz, baina Remirok geldiketa bikaina egin du. Handik gutxira, berriro ere hamaika metrotatik, Jed Wallacek ez du barkatu. Gipuzkoarrek hobera egin dute eta markagailuari buelta eman diote Djouahrak Isaki eskainitako baloi bati esker, eta Zurutuzak urrutitik botatako tiro indartsu baten laguntzaz. Sentsazio onak.

Millwallek berriro sartu du bigarren zatiaren hasieran, Thompsonen areaz kanpoko tiro batekin. Januzajen asistentzia eta Isaken gola (bi golen arduraduna), gipuzkoarrak berriro ere aurretik jartzeko. Partida ireki egin da azken txanpan eta ingelesek berdinketa lortu dute Mahoneyren gol batekin.

Realak minutuak eta erritmoa biltzen jarraitzen du. Datorren astean, beste bi lagunarteko partida berri: asteazkenean Zubietan Alavesen kontra eta larunbatean, berriro ere Ingalaterran, Watforden aurka.

Fitxa teknikoa:

Millwall FC: Fielding, M. Wallace, Cooper, Williams, J. Wallace, Thompson, Smith, Romeo, Pearce (kap), Mahoney, O’Brien. Bigarren zatian ere jolastu dute: Bodvarsson, Bradshaw, Skalak, Leonard, Hutchinson, Ferguson eta Mitchell.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Sagnan (Llorente R., min. 56), Le Normand, Aihen, Zurutuza (Guevara, min. 46), Illarra (kap) (Zubimendi, min. 46), Djouahra, Odegaard (R. Pardo, min. 77), Januzaj, Isak. Bigarren zatian ere jolastu dute: Gorosabel, Aritz, Navas, Rodrigues, Portu eta Willian J. 

Golak:1-0: J. Wallace (p.), min. 21; 1-1: Isak, min. 22; 1-2: Zurutuza, min. 31; 2-2: Thompson, min. 49; 2-3: Isak, min. 53; 3-3: Mahoney, min. 8

Epailea: Robinson. Kanpoko Sagnani txartel horia atera dio. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!