SD TARAZONA 0-1 SANSE

Urrezko hiru puntu

Vídeo

Sansek urrezko hiru puntu lortu ditu SD Tarazonari 0-1 irabazita. Gure filiala lanean aritu da garaipenaren gola lortu arte, merezita iritsi dena, amaierarako ordu erdia falta zenean.

Berdintasun handia lehen zatian, espero zen bezala, nahiz eta txuri-urdinak gola eskuratzetik gertuago egon. Azkunek izan du lehen aukera area barruan aldaratze bat jaso ondoren, baina bere ezkerkada langa gainetik joan da. Zaragozarren aukera bakarra handik gutxira iritsi da, Kortazarren erdiraketa baten ostean. Libertok, apur bat behartuta, ezkerrarekin errematea egitea lortu du; Beitiak, defentsan bikain arituta, arriskua urrundu du. Neurketako onena Azkuneren bitartez iritsi da berriro, area kanpotik egindako eskuinkada bati esker, oso gutxigatik kanpora joan dena. Etxekoak, atsedenaldia baino lehentxeago, hamar jokalarirekin geratu dira Keitak bigarren txartel horia ikusi ostean. Gure filialak baloiaren jabetza izan du hemedik aurrera. Ruperez azken aukera izan du erdiraketa arriskutsu baten bitartez, langan jo duena. Golik gabe atsedenaldian.

Donostiarrak nagusi izan dira bigarren zatian. Lebarbierrek izan du lehen abagunea Azkuneren erdiraketa baten ostean, baina bere errematea Carrascok aldendu du geldiketa bikain batekin. Handik gutxira, aurrelari txuri-urdinak ere gertu izan du gola, langan jo duen ezkerkada batekin. Beste behin ere, langak Peru Rodriguezen burukada baten ostean aurrea hartzeko aukera eragotzi du. Azkenean, saiakerek bere saria izan dute: Baldaren pase sakona eta Fiabemak ez du barkatu buruz burukoan, atezaina erremate zehatz batekin gaindituz. Etxekoek berehala erantzun dute, San Emeteriok pase atzerantz eman eta Fer Canok desbideratuta errematatu ostean. Gure filialak partida erabakita uzteko aukera izan du kontraeraso batzuetan: lehenik Mariezkurrenaren erremate batekin, Trillesek atepetik atera duena; handik gutxira, Marinen jaurtiketa batekin, atezainak harrapatu duena; eta, azkenik, korner batean, Gorrotxategik buruz errematatu eta Carrascok, beste behin, aldentzea lortu duena. Azkenean, markagailua ez da mugitu eta hiru puntuak txuri-urdinek lortu dituzte.

Bigarren garaipena jarraian sailkapenaren erdialdean finkatzeko. Ez zen erraza Tarazona gainditzea, 4 garaipen eta berdinketa bat baitzeramatzan bere azken neurketetan, eta azken sei partidetan golik jaso gabe. Orain Celta Fortuna hartuko dute Zubietan datorren asteburuan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

SD Tarazona: S. Carrasco, San Emeterio, Pedreño (Guille Alonso, min. 81), Trilles (kap.), Kortazar, Gnali (Mounir, min. 46), Keita, Alex Gil, Areso (Fer Cano, min. 46), Liberto (Ballo, min. 73) eta Cubillas (Dieste, min. 63).

Sanse: Fraga, Ruperez, Aramburu, Beitia, P. Rodriguez (kap.) (M. Rodriguez, min. 70), Balda (Zoilo, min. 78), Gorrotxategi, Lebarbier (Agote, min. 78), Marin, Fiabema (Mariezkurrena, min. 70) y Azkune (E. García, min. 86).

Gola: 0-1: Fiabema, min. 63.

Epailea: Gonzalez Paez. Txartel horia erakutsi die etxeko Trilles, Ballo eta S. Carrascori eta kanpoko Beitia eta Gorrotxategiri. Etxeko Keitari txartel hori bikoitza erakutsi dio (min. 38).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!