REAL SOCIEDAD 0-2 ATLETICO DE MADRID

Porrot krudela

Realak huts eta bi galdu du Atletico de Madriden aurka, gaur arratsaldean Zubietan jokatutako partidan. Etxekoak nagusi izan dira partidan zehar, baina aukerak asmatu ez izanak gaitzetsi egin ditu.

Partida intentsitate handiarekin hasi da eta bi taldeek abagune argiak izan dituzte. Kanpokoak izan dira arriskua sortu duten lehenak. Ludmila bakarrik geratu da Leteren aurrean, Baniniren pase bat ondoren, baina atezainak jaurtiketa gelditzea lortu du. Realaren erantzuna Jensenen jaurtiketa gurutzatu batekin iritsi da, zutoinetik gertu joan dena. Natalia Arroyoren taldeak baloi jabetza izan du, baina zuri-gorrien kontraerasoek arriskua sortzen jarraitu dute. Beste pase luze batekin Ludmila Leteren aurrean geratu da berriro ere, eta erregatea egin ondoren, kanpokoen lehenengo gola sartzea lortu du. Nahiz eta gola jaso, etxekoek nagusitasuna mantendu dute, baina ez dira gai izan Gallardo gehiegi urduritzeko.

Bigarren zatia etxekoen nagusitasun berdinarekin hasi da, eta txuri-urdinak gero eta arrisku handiagoarekin hurbildu dira aurkariaren areara. Amaiurrek erdiraketa bat buruz errematatu du, eta Gallardoren geldiketa ondoren, Andreia atezaina gainetik gainditzen saiatu da, arrakastarik gabe. Amaiur berriro izan da protagonista, Gallardo atzean uztea lortu ondoren, baina Menayok gola ekidin du. Reala gola bilatzen jarraitu du, eta kontraeraso batean Ajibaderen gola iritsi da, puntuak lortzeko aukerekin amaituz.

Bukaerara arte saiatu gara, baina ez da posible izan. Datorren astean beste aukera bat daukagu. We Are Real.

Ficha teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, I. Arnaiz, Apari, Bernabe (Cecilia, min. 71), Andreia, Franssi (Jacqueline, min. 89), Lorena, N. Eizagirre (Kap)(Mirari, min. 83), Jensen (Guridi, min. 83) eta Amaiur.

Atletico de Madrid: L. Gallardo (Kap), Medina, Menayo, Cinta, Moraza, Xenia, Eva Navarro (Majarin, min. 85), Banini (Sheila Guijarro, min. 61), Risa (Ana Vitoria, min. 69), Ajibade eta Ludmila (Shei Garcia, min. 69).

Golak: 0-1: Ludmila, min. 14; 0-2: Ajibade, min. 90.

Epailea: Elena Pelaez. Etxeko taldean Jensenek ikusi du txartel horia. Kanpoko taldean Ludmilak eta Eva Navarrok ikusi dute txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!