Real Sociedad eta African Talent Football Academy-k akordio bat lortu dute eta horren bidez talde txuri-urdinak prestakuntza eta metodologia aholkularitza zerbitzuak eskainiko dizkio Ghanako erakunde honi datozen hiru urteetan.
Akordio horren ondorioz, Realeko teknikari bat Afrikako herrialdera joango da, erakunde horretako teknikariei eta jokalariei kirol-prestakuntza emateko, eta talde txuri-urdinaren metodologia transmititzeko eta ezagutarazteko, futbol prestakuntzari eta bertako jokalarien garapenari dagokienez.
African Talent Football Academy-k, Nsawam hirian kokatua, hogeita hamar gazte ingururekin lan egiten du gaur egun, bai futboleko irakaskuntzan bai prestakuntza pertsonalean, bere talentua garatzeko eta irtenbide profesional bat lortzeko helburuarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin