Realak Gipuzkoa Encounter –ean egon zen asteburu honetan. Ostiraletik igandera iraun duen hamargarren edizio honetan, 3000 pertsona inguru bildu ziren ekitaldiaz gozatzeko (asistentzia record-a garaituz). Tolosako Usabal kiroldegian ospatu den topaketan gure e-Sports taldearen ordezkaritza bat egon zen.
Remembber, gure VFO (Virtual Football Organization) kapitaina, ekitaldira gonbidatu zuten taldeko adiskide batzuekin bertan egoteko. Larunbat arratsaldean zehar, momentu atsegina igaro zuten bertaratu zen jendearekin bideo-jokoetara jolasten eta gauean antolatu zen Fifa 17 txapelketaren sari-banaketan parte hartzen. E-Sportseko mundua denborarekin garrantzia irabazten hari dela kontuan izanda, Realak ezin zuen hitzordu honi falta izan.
Gipuzkoa Encounter ekitaldia zaleetako eta informatikoen ezaguerak trukatzeko antolatzen den bilera bat da. Egun hauetan zehar, informatikarekin erlazionatuta dauden jarduerak prestatzen dira, etortzen den jendea esperientzia honetaz goza dezan. Bere jatorria laurogeigarren hamarkadan izan zuen, Europako iparraldean (Norvegia, Danimarkan edo Alemanian adibidez).