Atzo Teledonostik `Gipuzkoako 2019ko Protagonistak Sarien´ urteko gala antolatu zuen, oso une berezian, aurten 25 urte betetzen baititu. Emakumezkoen taldeak, Luis Arconadarekin batera, sari hau jaso zuen Victoria Eugenia Antzokian, atzoko eta gaurko Reala sinbolizatuz. Ekitaldian Itxaso Uriarte eta Nahikari Garcia egon ziren saria jasotzen.
