Gipuzkoar derbia Irunen (larunbata, 19:00)

Vídeo

Sansek neurketa zaila izango du asteburu honetan Real Unionen aurka jokatuko duen gipuzkoar derbian. Txuri-urdinek Stadium Gal zelaia bisitatuko dute txuri-beltzen aurka jokatzeko larunbatean 19:00etatik aurrera. Lehengo astean lortutako garaipenaren ondoren harrobiko taldeak sentsazio onekin jarraitu nahi du sailkapenean aurrera egin ahal izateko. 

Real Union multzoko talde indartsuenetarikoa da. Bakarrik 17 gol jasan ditu eta bostgarren postuan sailkatua dago 33 punturekin lehengo astean Real Madrid Castilla mendean hartu eta gero. Proba gogorra izango da gipuzkoarrenzat azken neurketetan izandako bolada onarekin jarraitzeko. Deialdia bihar partida aurretik ezagutuko da.

3. Maila: Lagun Onak – Real Sociedad C (igandea, 16:00) 

Realeko hirugarren taldeak Garmendipe bisitatuko du igandean Lagun Onaken aurka jokatuko duen partidan. Gipuzkoarrak, lehengo asteburuan berdindu eta gero, azken boladan lortu ezin izan den garaipena bilatuko dute. Arerioa hamargarren postuan dago kokatua 28 punturekin. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!