formularioa aktibatu da

Gironarako sarrerak

Jada aktibatu da formularioa otsailaren 3an Gironan jokatuko den partidarako sarrerak eskatzeko. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 306 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 161 sarrera gure zaleentzat.

- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera laguntaldeentzat.

- 40 sarrera Bultzada laguntaldearentzat.

Eskaera gaurtik igandera artee, biak barne, egin beharko da. Epea hurrengo astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du. Sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira asteartean (10etatik 20etara). Kupoa gainditzen ez bada, asteartean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!