17-18 EKIPAZIO BERRIA

Goazen hegan berarekin

Vídeo

Dagoeneko salgai online denda estreinatu berrian, eta, uztailaren 7tik aurrera, gure bi denda ofizialetan


Gipuzkoako kostaldetik, mendi eta leku enblematikoetatik igarota, gure lurraldearen indar guztia barneratuta, 17-18 ekipazio berria iritsi da. Eta airetik egin du, suziriak lehertuta, txantxangorri bat hegaldatuta, “Euskararen Txantxangorria”. 3D bideo batean Realaren datorren denboraldiko elastiko berria aurkezten dugu gaur. Ezagutu nahi duzu? Sakatu play.

 

Hegoak euskarari

Elastiko berriaren nobedade nagusia “Euskararen “Txantxangorria”-ren presentzia da. Lepoaren atzeko aldean papargorriaren silueta atsegina dago, barruan “e” letra duelarik, euskararen erabileraren aldeko kanpainaren irudia. Horrenbestez, Realak indartu egiten du euskararekin duen eguneroko konpromiso irmoa, euskara egunero sustatzeko eta erabiltzeko. Finean, kanpainaren lemak dioen bezala, konpromisoa euskarari hegoak ematea da. Aurten goiti egingo dugu hegan, kilometroak ibiliko ditugu, eta gure sinboloarekin egingo dugu, “Euskararen Txantxangorria”-rekin.

 

Ezaugarriak

Estadiotik kalera. 17-18 denboraldirako adidas klub guztien joerari jarraituz, Realaren jantzi berriek markak denboraldi honetarako sortu duen leit motiv-ari jarraituko diote: “From The Stadium to the Street”. Jokatzeko ekipazioak hori baino gehiago dira, jokatzeko jantziak kalera eramateko beharra adierazten du lemak, kultura berri baten moduan, janzteko modu berria, jokatzeko ekipazioak ulertzeko era berri bat.  

Lehen ekipazioa diseinu espezializatuko ehun batez eginda dago, eta estilo retroa eta berritzailea nahasten dituen looka aurkezten du. Lepo biribila kamiseta klasiko batean inspiratuta dago, bere zerrenda bertikal tipikoekin, baina berrituta, klasikoaren eta modernoaren arteko oreka bilatuz. Look puskatzailea, elastikoak izan ohi dituenak baino zerrenda meheagoekin, baina betiere klubaren nortasuna errespetatuz eta mantenduz.

Bigarren ekipazioak, berriz, halaber climacool teknologia erabilita, orain arte sekula erabili gabeko kolore berritzailea dauka. Mao estiloko lepo klasikoak klasizismoa ematen dio eta, aldi berean, “From the stadium to the Street” ildoari jarraitzen dio, zaleek kalean ere jantzi ahal izan dezaten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!