Gaur Real Madriden aurkako partidarako (larunbata, 16:15etan) izena emateko epea itxi da. Sarrera-eskaera guztiei erantzun ahal izango zaie. Guztira 157 lagunek eman dute izena.
Sarrerak bihar, maiatzaren 20ean, jaso beharko dira Reale Arenako leihatilan, 10:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Erreserba aktibatuta gainerako zaleentzat
Klikatu HEMEN eta eskatu sarrera(k)
Soberako sarrerak gainerako zaleei eskainiko zaizkie, eskaeraren hurrenkeraren arabera. Formulario hau bihar goizeko 9:00ak baino lehen bete beharko dute. Formularioa betetzen ez baduzu, txarteldegira joan eta sarrerarik geratzen den begiratu beharko duzu (70 euroko prezio bakarra). Aldez aurretik, sarrerak eskatzen dituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Garrantzitsua: Sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia). NANa estadioaren sarreran eskatuko da, eta ezin izango zaio utzi herriak esleituta duen pertsona ez den beste bati. NANik ez duen adingabe bat heldu batekin joaten bada, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin