realzale programa

Gogoratzen dituzu IMQren abantailak?

Duela egun batzuk, Realzale Programak (Incondicional-Leiala) zortzi hilabete egin ditu etengabe hazten. Dagoeneko, 9.000 bazkide baino gehiagok aprobetxatu dituzte programaren abantailak eta puntuak metatu dituzte marka laguntzaileak kontsumituz (RS Shop, Repsol, BM Supermerkatuak, Super Amara, VASA, Halcon Bidaiak, Reale aseguruak eta IMQ). Guztira 4.000 RS Laguna baino gehiago ere jaio dira. Figura horrekin bazkideak deskontuak lortu ditzake edo, baita ere, bazkide egiteko, nahi izanez gero.

Lehiaketaren itxiera aprobetxatuta, puntuak metatzen jarraitzeko eragozpena ez baita, datozen asteetan marka bakoitzaren abantailak ekarriko ditugu gogora. Eta gaur, gure laguntzailearen IMQrekin hasiko gara errepaso hori egiten. IMQ osasun sektore pribatuko liderra da Euskadin, 82 urteko esperientzia dauka eta, irtenbide pertsonalizatu, berritzaile eta kalitatekoen bitartez, 338.000 pertsonari eta mila enpresa baino gehiagori ematen die zerbitzua.  

IMQren abantailak eta baldintzak

Horrela, esteka honetan aurkituko dituzu Realzale Programako kolektiboei (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) eskaintzen dizkien osasun aseguru motak. Hauek dira poliza modalitateak: IMQ Oro IMQ Azul eta IMQ Activa.

Realzale Programarako puntuak sortzeari dagokionez, kobratutako prima garbiaren %8 zenbatzen da puntu gisa. Realzale Programan parte hartzen duten pertsonak, baldin eta 2018ko maiatzaren 1ean esandako poliza horietako bat izenpetuta badute, baldintzen onurez baliatu ahal izango dira, betiere 2019ko maiatzaren 1aren aurretik poliza berritzen badute.

Beste betekizun batzuk: 

- Onartutako ordainketa modalitateak: Urtekoa, Sei hilekoa eta Hiru hilekoa

- IMQk zuzenean kudeatutako polizak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!