Dibertsioa eta kolore txuri-urdinak nagusi izan dira gaur Zubietan. Donostiatik iritsitako Larramendi Ikastetxea, Salesianos Ikastetxea, Mundaiz Ikastetxea, San Luis la Salle Ikastetxea eta Karmelo Ikastetxeako 162 ikasleek Amets Baten jardunaldi berri batean parte hartu dute, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua. Goizeko lehen orduan, neska-mutilak ilusioz iritsi dira Zubietara. Bertan Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, instalazio txuri-urdineko leku guztiak ezagutu dituzte, z5ean jokatu dute, lehen taldeko entrenamenduan animatu dute hainbat pankartekin eta, goiza borobiltzeko, David Zurutuza eta Aintzane Encinas jokalariekin izan dira. Gaztetxoek bi futbolariei galderak egin dizkiete eta ondoren, klaseetan banatuta, argazkiak atera dira. Arratsaldean disfrutatzen jarraituko dute Donostiako Aquariumean, Real Sociedad Fundazioaren babeslea. Ume talde honek Anoetako harmailetatik astearteko Eibarren aurkako partida ikusiko du.