Realaren eta Wakatake Groupen arteko akordioak aurrerapausoak ematen jarraitzen du. 2022ko urtarrilean hasi zen bi entitateen arteko harremana. Denbora honetan zehar Wakatakeri prestakuntza eta metodologia aholkularitza zerbitzuak eman dizkio Realak.
25/26 ikasturtean zehar ere, hezkuntza, kultura eta futbol programa osatuko dute Japoniako sei gaztek, espezializazio plan integratzailearen barruan. Plan horri esker, gure harrobiko hainbat talderekin bat egingo dute, entrenamenduak eta eguneroko dinamikak partekatzeko. Olarain Ikastetxe Nagusian biziko dira jokalari gazte hauek eta Elaienea ikastetxean ikasiko dute.
Proiektu honek kirol arloan hobetzen lagunduko die jokalari gazteei eta bizitza osorako esperientzia aberasgarria izango da zalantzarik gabe. Aurreapauso bakoitzarekin bi kulturak geroz eta gehiago gerturatuko ditugu, futbolarekiko dugun pasioari esker.