JUNIOR FC 1-0 REAL SOCIEDAD

Gol bakar batengatik

Realeko belar hockeyko taldeak gol bakar batengatik galdu du Junior FC taldearen zelaian. Mariona Serrahimaren golak hiru puntuak eman die etxekoei. Hiruagarren minutuan iritsi da gainera gol hori, partida hasi eta berehala, lehenengo laurdenean. Junior FC-k aukera gutxi jasan ditu lehenengo zati honetan.

Ezin izan dute ere txuri-urdinek ezer eskuratu bigarren zatian, defentsiboki ondo aritu direlako etxekoak. Realak hurrengo astean Club Egara bisitatuko du. Jorge Perezen taldeak etxetik kanpo lehenengo puntuak eskuratu nahiko ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!