Belar-hockeyko taldeak lau eta huts irabazi du gaur eguerdian Zubietan Union Deportiva Taburienteren aurkako partidan eta matematikoki sailkatu da Erreginaren Kopan parte hartzeko. Neurketa nagusitasunarekin irabazi badute ere, txuri-urdinek ezin izan dute lehen laurdenean golik lortu. Hala ere, bigarren hamabost minutuetan Federica Cartak penalti korner bat aprobetxatu du markagailua mugitzeko. Abagune ugari izan dira etxeko taldearentzat, baina neurketa bat eta hutsekoarekin joan da atsedenaldira.
Aldageletatik igaro ostean, donostiarren nagusitasuna areagotu egin da, baina hirugarren laurdenean Ivan Lorenteren taldeak ez izan du bigarrena aurkitu. Hala ere, azken laurdenean Ainhoa Huegunek bi gol sartu ditu abantaila handitzeko eta partida bideratzeko. Hiru goleko aldea izan arren, Realak abantaila handiago bat lortzea nahi izan du eta Luciana Molinarenarekin laugarrena lortu du hiru puntuak etxean uzteko. Realak, RS Tenis taldearen aurka jokatuko du datorren asteburuan Santanderren. Atxurrak gora!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin