Gure belar hockeyko taldeak garaipen sendoa (0-5) lortu du eguerdi honetan Castelldefels taldearen aurka. Gipuzkoarrak indartsu hasi dira eta partida bideratuta utzi dute hasi eta berehala. Irati Etxezarretak ireki du markagailua eta Laura Garatek bigarrena egin du handik gutxira. Bigarren laurdenean, txuri-urdinek erritmo bizia mantendu dute eta Gianiella Paletek eta Leire Zubizarretak aldea handitu dute atsedenaldira iritsi aurretik. Donostiarrek ez dute intentsitatea jaitsi eta Gianiella Paletek eguneko bere bigarren gola egin du markagailua biribiltzeko. Garaipen sendoa eta sentsazio handiak bihar Club Egararen aurkako jardunaldi bikoitz honetako bigarren partidari aurre egiteko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin