ATLÉTICO VILLALONGA 1-5 REAL SOCIEDAD B

Gol festa txuri-urdina

Gure bigarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean O Cruceiron Atlético Villalongaren aurka (1-5), laugarren garaipena jarraian lortuz eta bigarren postuan mantenduz; igoerako playoff-eko postua. Txuri-urdinak modurik onenean hasi dira Isasisasmendik lehen minutuetan sartutako golari esker. Golaren ostean, partida berdindu egin da eta etxekoek berdinketa lortu dute Sabelaren bitartez, baina donostiarren erreakzioa berehalakoa izan da: Etxeberriak Reala aurreratu du berriro, eta, minutu bat geroago, Etxartek abantaila handitu du atsedenaldira 1-3koarekin joateko.

Bigarren zatian, gipuzkoarrak neurketaren hasierako intentsitate berarekin zelairatu dira eta, jokoari berriro ekin bezain laster, Chaconek laugarren gola sartu du donostiarrentzat. Minutuek aurrera egin ahala, taldeak nagusi izaten jarraitu du eta Etxartek bere bigarren gola sinatu du abantaila are gehiago handitzeko. Sasoi onean jarraitzen dutela ziurtatzeko gol festa txuri-urdina. Hurrengo jardunaldian Zubietan jokatuko du Madrid CFF B taldearen aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Atlético Villalonga: Lara G., Merchán, Otero (kap.), Aldao, Moares (Seijo, min. 72), Ángela, Heduy (Pereira, min. 65), Vergara, Candela (Rosignoli, min. 72), Sabela (Iria, min. 65) eta Sara.

Real Sociedad: Mendiburu, Etxeberria (Agirrebeña, min. 72), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.) (Murillo, min. 54), Zunzunegi (Urdampilleta, min. 62), Aranburu (Esteberena, min. 62), Chacón, Etxarte, Losada eta Isasisasmendi (Arrondo, min. 54).

Golak: 0-1: Isasisasmendi, min. 4; 1-1: Sabela, min. 30; 1-2: Etxeberria, min. 38; 1-3: Etxarte, min. 39; 1-4: Chacón, min. 50; 1-5: Etxarte, min. 69.

Epailea: Pablo García. Txartel horia atera dio etxeko Oterori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!