Sanse 3-0 CD Numancia

Gol zaparrada

Vídeo

Sansek garaipena lortu du gaur arratsaldean Zubietan, CD Numancia 2-0 mendean hartuta. Hiru puntu oso baliotsuak dituzte txuri-urdinek euriak markatutako intentsitate handiko neurketan.

Neurketako lehen berrogeita bost minutuak oso gogor hasi dira. Lehenengo abisua Soriako taldeak eman du neurketako lehen minutuan, baina Mesaren jaurtiketa kornerrera desbideratu du Aranak arazorik gabe. Handik gutxira Marin saiatu da aurkariaren atezaina ezustean harrapatzen; hala ere, bere kolpea atzeko lerrotik joan da. Sergio Franciscoren taldeak ez du zaintza jaitsi, tiroek atezainik aurkitu ez duten arren. Bisitariek txuri-urdinen helmugara hurbiltzea lortu dute, kanpora joan den Tamayoren kolpearekin. Donostiarrek, Magunazelaiaren eta Gorrotxategiren arteko jokaldi batean, markagailuairekitzeko aukera izan dute. ‘7’ -aren jaurtiketa Ayesak urrundu du. Soriako taldea aurretik jarri ahal izan da korner baten ostean; Perezek baloia errematatzea lortu du, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi du.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, intentsitatearekin bi taldeen aldetik. Partidan aukera gutxien sortzen ari zirenean, txuri-urdinek aurretik jartzea lortu dute. Martinen erdiraketa bikain aprobetxatu du Gabilondok 1-0ekoa sartzeko. Sergio Franciscoren mutilek, gol gosez, markagailuko zifra handitu nahi izan dute; mutilen saiakerek aurkariaren defentsarekin egin dute topo. Marton, area barruan, Romanek lurrera bota du eta epaileak ez du zalantzarik izan zigorrik handiena adierazteko. Aurrelari txuri urdinak ez du hamaika metroetatik huts egin. Txuri-urdinen bederatziak partida erabakita uzteko gola sartu du azken minutuetan.

Garrantzitsuak izan dira Sansek Numantziaren aurka lortu dituen hiru puntuak. Joan den asteko porrotaren ondoren, Sergio Franciscoren mutilak garaipenaren bidera itzuli dira, sailkapenaren goiko aldean mantentzeko aukera ematen dien garaipen sendo batekin. Datorren astean Eldense bisitatuko dute. Aupa Sanse!

Sanse: Arana, Gabilondo (Carbonell, min. 87), Arambarri (kap.), G.de Zarate, Cantero, Gómez (Zoilo, min. 79), Olasagasti (Ezkurdia, min.87), Gorrotxategi, Martín (Martón, min 66), Magunazelaia eta Marín (Garrido, min.79).

Numancia: Ayesa, Valín, Román, Pérez, Pol (Zarzana, min. 79), Arranz, Bonaldo (Tur, min. 66), Tamayo (kap.) (Carrillo, min. 60), Mancebo (Barco, min. 66), Muñoz (D. Rodríguez, min.79) eta Mesa.

Golak: 1-0 Gabilondo, min. 62; 2-0 Martón (pen.), min. 78; 3-0 Martón, min. 89.

Epailea: Fuente Martín. Etxeko Olasagasti eta Arambarri eta kanpoko Tamayo eta Arranzi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!