Gure belar hockeyko taldeak huts eta bost irabazi du Barcelonaren aurka ligako hirugarren jardunaldian. Talde txuri-urdinak partida intentsitate handiarekin hasi du, eta ez dio markagailuan aurreratzeko aukerarik eman talde kataluniarrari. Atsedenaldira iristean bi eta hutseko errenta izan du markagailuan Realak Maider Altuna eta Giulianaren golei esker. Aldageletatik itzuli eta berehala sartu du Giulianak berak gipuzkoarren hirugarren gola, eta huts eta hirukoarekin partida alde jarri zaio talde txuri-urdinari. Lucia Casadoren eta Maider Altunaren golek eman die amaiera talde gipuzkoarraren partida bikainari.
Emaitza handi honekin Realak bere bigarren garaipena eskuratu du jarraian, eta era berean sailkapeneko hirugarren postuan kokatzea ere lortu du. Hurrengo astean Sanse Complutenseren bisita jasoko dute etxean ligako laugarren jardunaldia jokatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin