REAL C 3-0 ORDIZIA

Goruntz

Gure hirugarren taldeak garaipen berri bat lortu gaur goizean Ordiziari bi eta huts irabazi ondoren Zubietan. Honekin laugarrena jarraian gehitzen du talde txuri-urdinak. Etxekoak eraginkorrak izan dira lehenengo zatian eta, arrisku handirik sortu gabe, abantaila lortu dute markagailuan. Korner batean, Blascok bat eta hutsekoa egin du etxekoentzat. Kanpokoek laster erantzun dute eta Ekainek aukera argia izan du berdinketa egiteko. Ruiz Zeberiok gola saihestu du geldiketa bikain batekin.

Bigarren zatian, txuri-urdinak neurketa bideratzeko helburuarekin atera dira. Barrenetxeak izan du lehenengo aukera arriskutsua, baina baloia desbiratuta joan da kanpora atezainaren aurrean bakarrik geratu ondoren. Ordiziak aurrera pauso bat eman du azkeneko minutuetan, baina etxekoak bikain aritu dira lanean atzean. Bi kontraeraso desberdinetan, azkeneko minutetan, Aranzabek eta Martinez Losak garaipena bideratu dute. Emaitza honekin, txuri-urdinak playoffeko postuetan kokatzen dira. Hurrengo jaurdunaldian, Sergio Franciscoren mutilek Pasaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz Zeberio, Gabilondo, Blasco, Ezkurdia, Crotto (Elosegi, min. 76), Elizondo, Olasagasti, Sánchez, Garrido (Aldasoro, min. 81), Barrenetxea (Aranzabe, min. 69), Martinez Losa.

Ordizia: Unai Etxebe, Calderon, Kepa, Antxon, Beñat (Erauskin, min. 76), Xabi, Etxeberria, Nace, Guijarro (Usabiaga, min. 63), Ekain, Iparragirre (Garmendia, min. 69).

Golak: 1-0: Blasco, min. 18; 2-0: Aranzabe, min. 77; 3-0 Martiez Losa, min. 90

Epailea: Castaño Ibarguren. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!