CDE RACING FÉMINAS 3-1 REAL SOCIEDAD B

Porrota denboraldiko azken neurketan

Bigarren taldeak 3-1 galdu du CDE Racing Féminas taldearen aurka, gaur Santanderren jokatu den denboraldiko azken partidan.

Etxeko taldea hobeto atera da zelaira, eta intentsitate handiko joko ona proposatu dute. Lehen ordu laurdenaren ondoren berdindu da partida. Hala ere, lehen gola kantabriarren eskutik heldu da, Maria Ortizen jaurtiketa gurutzatu batekin. Eta donostiarrek ondo erreakzionatu duten arren, etxekoak aldeko markagailuarekin iritsi dira atsedenaldira. 

Txuri-urdinek hiru aldaketa egin dituzte atsedenaldian, eta, horri esker, jokoa alde jarri eta neurketa berdindu dute bigarren zatiaren hasieran. Ixiarrek, bere marka ondo hautsi ondoren, partida berdindu du donostiarrentzat. Hala ere, sentsaziorik onenak zituztenean, Santanderrekoen bigarrena iritsi da. Reala behin eta berriz saiatu da, hori bai, aukera argirik gabe. Azkenik, CDE Racing Féminas taldekoek partida erabakita utzi dute kornerretik iritsi den golarekin, eta donostiarrek arriskua sortu duten arren, ezin izan dute markagailua aldatu.

Amaiera mikatza, goiko kategorian lehiatu duten lehen denboraldi bikainerako. Iaz igo ondoren, txuri-urdinak ondo finkatu dira federazioko bigarren mailan.

Aurrera Reala!


Ficha técnica:

CDE Racing Féminas: Anna Reina, Ortiz, Marina M. (Carla, min. 59), Cris Muñoz, Ali Ruiz (Juli, min. 59), Valentina (Sandra, min. 59), Paula Ransanz, Marta Guereñu (Anita, min. 69), Macias (Paulita, min. 75), Carol Hernández eta Mariajo.

Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga, Mati (Estrada, min. 72), Solo, Enara L. (Sarriegi, min. 46), Naroa (Azpirotz, min. 80), Omaya, Olaetxea (Helene, min. 46), Maren (Isas, min. 46), Intza eta Ixi.

Golak: 1-0: Ortiz, min. 27; 1-1: Ixi, min. 52; 2-1: Sandra, min. 60; 3-1: Paula Ransanz, min. 78.

Epailea: Pablo Álvarez Calderón.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!