SPV Complutense – Real Sociedad (Larunbata, 13:00)

Goruntz jarraitzera

Belar hockeyko taldeak SPV Complutenseren aurka jokatuko du larunbatean (13:00) denboraldiko azken-aurreko neurketa. Partida Madrileko San Sebastian de los Reyes auzoan izango da. Madrildarrek porrot bakarra jasan dute bere etxean denboraldi osoan. Txuri-urdinek azken bolada aprobetxatu nahi dute aurreko asteburuan liderren aurka bina berdindu ostean.

Bi neurketa besterik ez dira gelditzen liga amaitzeko. Beraz, ezinbestekoa bilakatzen da etxera puntuekin itzultzea. Era honetan Play Off-etan sartzeko aukerak handiagotu egingo dura. Madrildarrak hirugarren postuan aurkitzen dira eta bakarrik bi partida galdu dituzte denboraldi osoan. Hori dela eta, ez da erraza izango helburua lortzea.

Neurketa streaming bidez ikusgai egongo da LaLiga4Sports-en webgunetik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!