Gure lehen bi taldeek entrenamendu irekiak izango dituzte bihar. Txikien Aste Santuko oporrak direla eta, aukera polita izango da txuri-urdinen instalazioetara gerturatu eta bi taldeen entrenamenduak bertatik jaraitzeko. Imanolen mutilak Jose Luis Orbegozo zelaian arituko dira 11:00etatik aurrera eta Natalia Arroyoren neskak, aldiz, z7 zelaian 11:30etik aurrera.
Zubietara sarbidea
Zubietan egiten ari diren hobekuntza-obrek, zehazki z7ari eta haren inguruneari eragiten diotenek, emakumeen futbolerako Izan eraikina eraikitzeak, instalazio txuri-urdinetarako sarbidea baldintzatuko du.
Horrela, lehen taldearen biharko entrenamendua ikustera joaten diren ibilgailu guztiek esparrutik kanpo aparkatu beharko dute. z7ra sartzeko bidea (aldapa) ibilgailuak aparkatzeko egokituko da. Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin