EUROPA LEAGUEKO TXAPELKETA

Gure aurkariak ezagutzen ditugu

Realak badaki zein aurkari izango dituen UEFA Europa Leagueko liga fasean. Gaur Monakoko Grimaldi Forumean egindako zozketaren ondoren, txuri-urdinek AFC Ajax (etxean), SS Lazio (kanpoan), PAOK FC (etxean), Maccabi Tel-Aviv FC (kanpoan), FC Dynami Kyiv (etxean), FC Viktoria Plzeň (kanpoan), RSC Anderlecht (etxean) eta OGC Nice (kanpoan) izango dituzte aurkari bigarren lehiaketa kontinentaleko lehen fasean. Hurrengo orduetan jakingo dira partiden datak eta ordutegiak.

Liga fasearen egutegia

1. jardunaldia: 2024ko irailaren 25/26an

2. jardunaldia: 2024ko urriaren 3an

3. jardunaldia: 2024ko urriaren 24an

4. jardunaldia: 2024ko azaroaren 7an

5. jardunaldia: 2024ko azaroaren 28an

6. jardunaldia: 2024ko abenduaren 12an

7. jardunaldia: 2025eko urtarrilaren 23an

8. jardunaldia: 2025eko urtarrilaren 30ean

Sheraldo Beckerrek AFC Ajax taldearekin egingo du topo, klub horrekin jokatu baitzuen bere beheko mailetan. Holandarren entrenatzailea Francesco Farioli da, harrobiko entrenatzaileen formakuntza jardunaldietan parte hartu zuena Reale Arenan. Sergio Gomezek, bere aldetik, gauza bera egingo du RSC Anderlechtekin, denboraldi batez bertan aritu baitzen. Momo Cho OGC Nice taldeko jokalariari eta Jonathan Gómez PAOK FCko jokalariari aurre egiteko aukera ere izango dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!