53 urte Puertollanoko igoeratik

Gure garai loriatsuaren hazia

Gaur 53 urte bete dira Puertollanon (Ciudad Real) Reala lehen mailara igo zenetik. Talde txuri-urdinak puntu bakarra behar zuen. Andoni Elizondo izan zen taldea igo zuen entrenatzailea. Gure klubaren urte loriatsuen hasiera izan zen.

Talde mitiko hartako kide ziren gero goren mailan nabarmenduko ziren gizonak, hala nola Jose Mari Martinez; Gaztelu, Agustin Aranzabal futbolariaren aita, bere ibilbide luzea kanpaina horretan hasi eta beste arrakasta batekin amaitu zuena, 1981eko Ligakoa; Marco Antonio Boronat, beranduago aulki txuri urdinean egon zena, Alberto Ormaetxea bezala, gerora Realeko ligetan teknikari izan zena eta kanpainako partida guztiak jokatu zituena. Gauza bera gertatu zen Mendiluzerekin. Ezin dugu ahaztu Pela Arzak, lehen taldean debuta egin zuen jokalari trebea, Bigarren Mailan egin zuen debuta eta Realari elitera itzultzen eta han beste urte askoan jarraitzen lagundu zion.

Zaleek ere ez zuten egun handia galdu nahi izan, 1.500 realzale Puertollanora joan ziren Realaren igoera zuzenean bizitzeko. Ehunka zalek jasan zituzten garaiko errepideak, ahaztezina izan zitekeen une bat bertatik bertara ikusteko.

Hauek izan ziren egun historiko hartako protagonistak:

Eguna eta ordua: 1967-04-23, 17.00.

Hamaikakoak:

Calvo Sotelo: Espinosa; Gabiola, Astorga, Iturriaga, Marín, Portilla, García, Posadas, Fabregas, Argacha, Hernández. Entrenatzailea: Rafa.

Real Sociedad: Zubiarrain; Gorriti, Iguarán, J.I. Lasa, Martínez, Lema, Urreisti, Arzak, Arregi, Arambarri, Boronat. Entrenatzailea: Andoni Elizondo.

Golak: 1-0: Argacha (m. 40); 2-0: Argacha (m. 49); 2-1: Boronat (m. 58). 2-2: Arambarri (m. 81).

Epailea: Medina Diaz. Ez zuen txartelik erakutsi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!