Realeko hitzartutako klubak dira Realaren oinarria. Ez ginateke ezer izango gure probintzia zoragarriko herri eta klub bakoitzean egiten den eguneroko lana gabe. Gure herrietan hazten ikusi ditugun eta, urte batzuk geroago, gure lehen taldeetara iristen diren jokalariak ikusteak balio ikaragarria du.
Zubieta gure klubetako neska-mutil horiek prestatzen amaitzen duten tokia da, bai futbolari dagokionez, bai pertsonari dagokienez. Baina horren guztiaren hasiera eta sorrera hitzartutako gure klubetan dago.
Zubieta gure hitzartutako klub guzti-guztiak dira, eta horrela geratu da islatuta gure prestakuntza-taldeentzako Gorabide eraikinaren sarreran. Hitzartutako klub horiei (eta beste klub laguntzaile batzuei) omenaldi gisa, tamaina handiko horma-irudi batek apaintzen du futbolaririk txikienen ametsa hasten den eraikinaren sarrera. Haiek dira gure izateko eta egiteko modua. Jokatzen dugunn bezalakoak gara, garen bezala jokatzen dugu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin