Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Kirol Galan

Gure kirolariekin

Ordezkaritza txuri-urdin bat izan zen atoz Pasai Donibaneko Juanba Berasatehi auditoriumean ospatutako Gipuzkoako Kirol Galan. Bertan Luki Iriarte, Realeko harrobiko zuzendaria, Garbiñe Etxeberria, emakumeen futboleko kirol zuzendaria eta Nahikari Garcia jokalaria izan ziren. Nahikarik sariak eman zizkien zenbait federazio eta klubei, bere urtemugagatik: Piraguismo eta Urpeko Federazioa, Kostkas KE, CD Roteta, Urpekoak eta Zumaiako Kirol Elkartea (50 urte); Urdaburu Mendizale Elkartea, Eskubaloiko Federazioa (75 urte), eta batez ere Club Deportivo Elgoibar eta Sociedad Deportiva Gimnastica de Ulia, bere mendeurrena ospatzeagatik. Sarituen artean Ander Vilariño, Kauldi Odriozola, Haimar Zubeldia, Esther Lopez, Izeta II, Salto Systems eta Javier Mariño egon ziren, Tito Irazusta eta Iñaki de Mujika ere sarituak izan ziren. Realetik, zorionak denei.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!