ERREKONOZIMENDUA GURE OLINPIKOEI

“Eredu onena gazteentzat”

Vídeo

Gure bost kirolari olinpikoek harrera goxoa jaso dute gaur Reale Arenan. Zilarra lortu zuten Mikel Oyarzabal, Mikel Merino eta Martin Zubimendi, eta Modibo Sangan eta Odei Jainaga estadioan izan dira hedabideetako profesionalen txaloa jasotzeko. Gaur horiek ere estreinaldia zuten, estadioko prentsa areto berria erabili baita. Lehen agerraldia aurrez aurre, ez telematikoa. 

Jokin Aperribay presidenteak ongietorria eman dio. “Harro gaude Joko Olinpikoetan Reala ordezkatu duzuelako. Gaztengan sinesten duen kluba gara, lan egiteko modu zehatza duena, irabaztea mereztean sinistean duena… Gazteentzt eredu onena zarete”.

Kirolari guztiek Tokiokoa “esperientzia ahaztezina” izan dela onartu dute, beraien bizi osoan gogoratuko dutena. Futbolariak, prest eta gogotsu bere taldekideekin Camp Noun liga hasteko eta Odei Jainaga, gure xabalina jaurtilaria, sorbalda sendatu eta onenekin lehiatzen jarraitzeko gogoz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!