Lehen titulua ez da inoiz ahaztuko. Realak Sporting de Gijonen aurka jokatzen zuen etxetik kanpo. Gipuzkoarrek puntu bat lortu behar zuten, gutxienez, Liga irabazteko. Baina ez zen partida erraza izan. Txuri-urdinek abantaila lortu zuten lehen minututan Kortabarriak sartutako penaltiari esker. Hala ere, Mesak bi gol sartu zituen eta etxekoak aurretik jarri ziren markagailuan. Realak neurketa berdindu behar zuen titulua lortzeko. Eta azken minutuan lortu zuen. Zamorak partida berdindu zuen eta Realak txapelketa irabazi zuen. Lehen tituluak 37 urte betetzen ditu gaur. Ahaztezina.