ATZEGIREN KANPAINA BERRIA

Gure Txanda Da

Vídeo

Atzegik atzo aurkeztu zuen bere urteroko kanpaina. Profil ezberdinetako pertsonei bultzada eman nahi die bolondres izan eta esperientzia ahaztezina bizitzseko. Atzegiko kideak, bere zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak eta familiak, bolondresak eta haiekin elkarlanean dabiltzaten erakundeak Antzoki Zaharrean izan ziren aurtengo kanpaina berriaren aurkezpenean. Aurtengo leloa: ‘Gure Txanda Da’.

Aurten adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntario lanetan aritzen direla erakutsi  nahi dugu Gure Txanda da kanpainarekin. Aurtengo kanpainak adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusgai egitea da. Kanpaina honekin boluntarioekin lan egiten duten erakunde gehiago erakarri nahi ditu Atzegik aukera berriak sortzeko.

Horietako bat Real Sociedad Fundazioa da. Atzegirekin elkarlanean darrai ElkarriOn eta Liga Genuineko Realaren taldeekin. Gure fundazioa atzoko ekitaldian izan zen ordezkaritza anitzarekin. Xabi Prieto kapitain ohia protagonistetako bat izan zen eta oholtzara igo zen Iñaki Chiviterekin, Realeko Liga Genuineko taldearen kapitainarekin batera. Bai Xabik Bai Andoni Iraolak, fundazioko zuzendariak, talde bikain honen papera goraipatu zuten. Antzoki Zaharrean LaLiga Genuine taldeko hainbat kide izan ziren eta baita entrenatzaileak ere. Egoitz Ugartemendia, Oscar Carcedo, Maria Arevalo eta Josu peña, hain zuzen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!