Esperientzia eta balioak partekatuz

Vídeo

Realaren instalazioek Donostiako eta Pirinio Atlantikoetako 36 gazte bildu dituzte gaur goizean, kirolak eskaintzen dituen aukerak, balioak eta ontasunak ezagutzeko, kultura eta egoera sozial ezberdinak elkartzen diren ingurune bat oinarri hartuta. Adsis Fundazioaren Gipuzkoako Bigarren Aukerako Eskolek eta Pirinio Atlantikoetako E2C 64k antolatu dute ekitaldia, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin.

Topaketa hau "Kirolaren bidez bigarren aukera bat" proiektuaren barruan dago, eta 16 eta 29 urte bitarteko ikasle gazteak ditu protagonista, Adsis Fundazioaren Gipuzkoako Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentrokoak eta Pirinio Atlantikoetako E2C 64 zentrokoak. Bi ikastetxe horiek Bigarren Aukerako Eskolak dira, eta eskola utzi duten eta bazterketa-arriskuan dauden gazteek laguntza eta prestakuntza jasotzen dute beren hezkuntza- eta lan-etorkizuna birbideratzeko.
Jardunaldian zehar, gazteek talde txuri-urdinaren instalazioez gozatu ahal izan dute, bere historia eta baloreak ezagutu eta esperientziak partekatu dituzte. Baina hau beroketa besterik ez da izan, izan ere, ondoren, parte hartzaileek zelaira salto egin dute Klubak oparitutako kamisetekin partidatxo bat jokatzera.
Energia kargatzeko, bertaratutako guztiek Adsis Fundazioko Sukaldaritza ikasleek prestatutako hamaiketakoa gozatu ahal izan dute. Ondoren Reale Arenara joan dira gure estadioa bertatik bertara ezagutzeko.
Jardunaldian Joseba Ibarburu Klubeko kontseilaria, Andoni Iraola Real Sociedad Fundazioko zuzendaria eta Bixio Gorriz, Xabi Prieto eta Mitxel Loinaz beteranoak ere izan dira. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mikel Pagola eta Iker Goiria eta Donostiako Udaleko zinegotzi María Jesús Idoeta eta Cristina Lagé ere izan dira gaur goizean.
Joan-etorriko proiektua
"Kirolaren bidez bigarren aukera bat" proiektuak sustatu duen lehen partida izan da Donostian, eta bigarren zatia maiatzaren 7an izango du, Baionan. Bertan, parte-hartzaileek Aviron Bayonnais errugbi taldea sakon ezagutzeko eta ekimen honek aurreikusten duen itzulerako partida egiteko aukera izango dute.
Proiektu hau posible da IDEIAKi esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak bultzatzen duten mugaz gaindiko programa parte-hartzaileari esker, Bidasoaren bi aldeetako komunitateen arteko loturak sendotzea bilatzen duena. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!