Walking Football proiektuaren denboraldia Aurrera darrai. Atzo, Plentzian, gure taldeak partida polita jokatu zuen bertako taldearen aurka.
Ekimen honen helburua da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea, parte-hartzaileen adinera egokitutako futbolaren bidez. Gainera, proiektu honen bidez espazio bat sortu nahi da, parte-hartzaileek jarduera fisikoa egiten duten bitartean sozializatzeko eta harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.