REAL SOCIEDAD 3-1 ATHLETIC CLUB

Gurea da EH Kopa

Realak EH Kopako finala jokatu du asteazken honetan Athletic Cluben aurka, lehiaketa ofizialari ekin aurreko denboraldiaurreko azken neurketan.

Berdintasunak markatu ditu finalaren lehen minutuak, eta neurketa alde batera zein bestera eror zitekeela zirudien. Athleticek jo du lehen kolpea, Iraiaren golarekin, baina Arturo Ruizenak pixkanaka euren jokoa aurkitzen joan dira, berdinketa lortu arte. Carlota Chacónek ez du baloia galdutzat eman, Amaiarekin lehian sartu da eta, baloia solte geratu denean, bolea ikusgarri batekin sare barrura bidali du. Gol bikaina txuri-urdinen erantzuna borobiltzeko. Hortik aurrera, bi taldeek arriskua sortu duten arren, ez da aukera garbirik izan, eta banakoarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Bigarren zatian Realak jo du lehen kolpea. Intzak maisuki atera du falta, eta Seelenfreundek buruz erremate bikaina egin du, Nanclares gainditu eta txuri-urdinei markagailua iraultzeko. Nerek gol ikusgarri batekin jarri dio neurketari azken ukitua. Txuri-urdinak area barruan berreskuratu du baloia, keinu batekin atzelaria atzean utzi eta, jaurtiketa gurutzatu bikain batekin, sare barrura bidali du baloia partida erabakita uzteko.

Finalak kalitatezko minutuak pilatzen jarraitzeko eta lehiaketa ofizialari begira azken xehetasunak fintzeko balio izan du. Izan ere, datorren asteazkenean, abuztuaren 26an, txuri-urdinek denboraldiko lehen erronka handia izango dute: Chelsea izango dute aurkari Londresen, 19:45etik aurrera, UEFA Women’s Champions Leagueko atariko kanporaketaren joaneko neurketan.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: J. Arrula, Esther, Florentino, Moraza, L. Camino (Isasisasmendi, min.67), Chacón (Arola A., min.54), P. Fernández, Cahynová, Intza, Seelenfreund (N. Eizagirre, min.67) eta Ainhoa M..

Athletic Club: A. Nanclares, Landaluze (Bibi, min. 63), Maddi, Amaia M., Garazi (Nerea B.,min. 63), Valero, Oguiza (M. Artero, min.71), Vilariño (Iribarren, min.71), Pinedo, Iraia (P. Zugasti, min.71) eta Campos.

Golak: 0-1: Iraia, min.20; 1-1: Chacón, min. 33; Seelenfreund, min. 59; 3-1: N. Eizagirre, min.90+2.

Epailea: Morales Estepa Nerea. Etxeko taldeko Esther zigortu du.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!