fc barcelona 3-2 real sociedad

Gutxi falta izan da

Vídeo

Realak partida oso ona jokatu du Camp Nou, baina zelai horretan horrekin ez da nahikoa. Bere futbol onari esker oso gertu izan dira zelai ia ezinezko batetik emaitza on bat ateratzetik. Urrezko aukera izan da, aprobetxatu ezin izan dutena. Behatz puntarekin ukitu dute, sufriarazi egin dute Barça amaiera arte, baina esku hutsik bueltatzen dira etxera

Reala ausart atera da. Etxekoak baino hobeto. Bi aukera oso argi, Yuri eta Oyarzabalenak, baina ez dute asmatu. Etxekoetan, bi aukera eta bi gol. Messi Messi da. Partidak atsedenaldia baino lehen abiada hartu du eta hiru gol izan dira. Umtitik bere atean, Alcacerrek Rulli gaindituz, eta Xabi Prietok Willian Joseren pase bikaina errematatuz. Reala partidan sartu da berriro, eta nola.

Eusebioren taldea nagusi izan da bigarren zatian. Kontrolatu egin du, iritsi egin da areara berdinketarako aukerak izanez. Oso gutxi falta izan da. Azken txanpan blaugranek jokoa mantsotu egin dute. Aukera ona galdu dute txuri-urdinek aurtengoan.

Punturik ez du lortu Realak gaur, baina egin duen partidak sendotu egin behar du Europarako sailkapena lortzeko denboraldi amaieran. Badaude sendotu egiten duten porrotak. Horietako bat izan dadila gaurkoa.


Fitxa teknikoa:

 FC Barcelona: Ter Stegen, S. Roberto, Piqué, Umtiti, Jordi Alba, Sergio, Rakitic, A. Gomes (A. Iniesta, min.69), Paco Alcácer (D. Suárez, min.80), Messi (kap) eta Suárez.

 Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Raúl Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza (Granero, min.84), X. Prieto (kap), Carlos V. (Canales, min.62), Oyarzabal eta Willian J. (Bautista, min.79)

Golak: 1-0: Messi, min.17. 2-0: Messi, min.37. 2-1: Umtiti (b.a.), min.42. 3-1: Paco Alcácer, min.44. 3-2: X. Prieto, min.45+1.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horiak: Paco Alcácer, Suárez, Piqué, Carlos V. eta Illarra.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!