Anoetako birmoldaketa

Gutxiago falta da

Vídeo

Anoetako obrak erritmo onean doaz eta gure etxe berria forma hartzen ari da dagoeneko. Hemendik gutxira, denboraldia amaitu eta gero, obrak are bizkorrago joango dira.

Leganesen aurkako topaketaren ondoren, zelai barruan hasiko dira joko eremua hondeatzeko lanak, zorua bere behin betiko kokapenera arte jaisteko, datorren denboraldian jokatuko den lehen jardunaldian estreinatu ahal izateko.

Hegoaldeko harmaila jada oso aurreratuta dago, eta jada azken maila enkofratzen hasita dago, goiko eraztuna; gainerako lauzak eginda daude (sotoa, sarrera, palkoak, etab.), eta sotoko zurkaitzak kentzen hasi dira, barruko lanak jarraitzeko.

Pistei dagokienez, jada guztiz hondeatuta daude. Horrez gain, maiatzeko lehen astean harmailako aurrefabrikatuen lehen piezak edo laginak iritsiko dira, bere kokapenean jartzeko eta, ondorioz, hegoaldeko harmailako zati batzuk ikusten hasiko dira. Maiatzaren 7ko astetik aurrera, pieza guztiak iritsiko dira eta harmailak muntatzen hasiko dira.

Obraren kanpoaldeari dagokionez, apeoei eutsiko dieten zapatak egin dira, iparraldeko zertxako piezak altueran jartzeko, horrek eutsiko baitio estalki berriari, iparraldeko kanpoko zabalgunean.  Elementu horietarako materiala gune horretan pilatzen ari da, eta zertxa horren piezak iristen hasiko dira, batzuk 30 metrorainokoak ere.

Zertxa horiek jasotzeko bi garabi behar dira, lurraldean egon diren handienetakoak, eta horietarako plataforma bat edo zimenduak beharko dira. Ipar-ekialdean, Korner 9 taberna ondoan, jarriko den garabiaren zimenduak egiten ari dira gaur egun, eta ipar-mendebaldekoarenak ere aurki hasiko dira. Maiatzaren erdialdean hasiko dira iristen garabi handiak, eta muntatzeko aste parte bat beharko da.  Iparraldeko zertxa eta garabiak muntatzen amaitu eta gero, iparraldeko zertxa jasoko da, maiatzaren 28an.

 

Lanak eta afekzioak Anoetan inguruan

Anoeta birmoldatzeko obrak hasi zirenetik, estadioaren inguruan lanen eragina nabaria da. Bideen erabilera, oinezkoena zein zirkulazioarena, obraren martxaren eraginpean daude.  Donostiako Udalaren esteka honetan kontsulta daitezke Anoeta inguruko lanak eta afekzioak datozen hilabeteetarako.

http://www.donostia.eus/ataria/documents/397104/4059571/20180227+Bizilagunen+aurkezpena.pdf/9a36b520-f5b0-496f-acc6-fc3a650993a7

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!